XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), uste izan baitzuten materia kreagabea eta Harekin batera betieretikoa zela.

Esan beharrik ez dago zein lagun handia izan den garai guztietako ateoentzat substantzia materiala.

Euren sistema higuingarri guztiek hain dute berarengandiko dependentzia nabaria eta beharrezkoa, non kantoiharria kenduz gero, eraikin guztiak ez duen lurrera erortzea beste erremediorik; ez du, beraz, merezi zorigaiztoko ateo-sekta bakoitzaren absurdutasunak aztertzeari luzaroago ekiterik.

93. Pertsona erlijiogabe eta profanoak gustura erortzea euren berezko joeren alde dauden sistemetan, substantzia inmaterialari irri eta barre egitean eta arima banagarria eta gorputza bezalaxe usteltasunaren menpekoa dela suposatzean, honen bidez gauzen formakuntzatik libertate, adimen eta asmo oro kenduz eta honen ordez substantzia berez-den, zozo eta ezpentsatzaile bat asmatuz, gauza naturala da.

Naturala den moduan baita ere, berauek jaramon egitea goragoko adimendu batek munduko arazoekiko probidentzia edo ikuskapena duenik ukatzen dutenei, gertakarien segida guztia azare itsuari edo gorputzen elkarbultzadatik sorturiko ezinbesteko halabeharrari iratxekiz.

Eta, bestalde, printzipio hobeak dituzten gizonek ikusten dutenean erlijioaren etsaiek hainbesteko garrantzia ematen diotela materia ez-pentsatzaileari eta hainbesteko ahalegin eta trikimailuz jokatzen dutela den-denek dena horrexetara biltzeko, uste dut poztu egin beharko liratekeela beraien euskarri nagusia kenduta eta beren buruak gotorleku bakar izan dutenetik kanpora egotzita ikustean, berau gabe Epikuroar, Hobbestar eta antzekoek ez bailukete erreibindikazioaren gerizarik ere ukanen, aitzitik, euren kontrako garaitzarik erraz eta merkeena erdietsiko litzatekeelarik.

94. Materiaren, edo hauteman gabeko gorputzen, existentzia ateo eta fatalisten euskarri nagusi izatez gain, idolatria ere, bere forma diferenteetan, printzipio honexen mende dago.

Gizonek uste izateaz bakarrik eguzkia, ilargia, (...).